Catan, Klaus Teuberrek sortutako estrategia eta diplomazia mahai-jokoa, 1995. urtean eratu zen eta mundu osoko jokorik zarituenen eta
salduenen artean dago. Gainera, mahai-joko genero berri baten aintzindaria da eta mundu osoan milioika jarraitzaile ditu.
Catan lehengaiez beteriko alegiazko irla bat da. Jokoaren helburua irla konkistatzea eta kolonizatzea da. Irla hau urez inguratutako 19
lursail-hexagonoz osatzen da. Jokalari bakoitzak bi herrixka eta bi ibilbiderekin hasten du partida. Geroz eta gehiago eraikitzea eta hedatzea
lortu beharko du, herrixkak hiri bihurtu ahal izateko. Baina eraikitzeko ezinbestekoa da lehengaiekin salerosketa egitea. Merkataritzari esker,
aukera berriak sortuko dira zuretzat eta zure aurkarientzat. Baina Catan irlak subirano bakarra eduki dezake, zu izango ote zara? Catan
jokoan partida bakoitza guztiz ezberdina da, izan ere aldi bakoitzean jokoaren taula berriz eratzen da, eta inoiz ez da aurrekoaren antzekoa
No hay videos disponibles de este producto